XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidezko da, ba, bere naiak izentatu dauskun tokitik igesik ez egitea.

5. Obe da Jaungoikoari baiño gizon burubage ta zentzunbageai, aundiputz eta arroai irain egitea.

6. Gur egin dagiogun gugaitik bere odola isuri eban Jesus Jaunari; lotsa izan dagiegun gure zuzendariai; goratu dagiguzan zaarrak; azi dagiguzan gazteak Jaungoikoaren bildurrean, eta zuzendu dagiguzan gure andrazkoak ona danera.

7. Irakatsi begie oneik (andrazkoak) kastidade-onoimen maitagarria; erakutsi begie euren otzantasunari dagokion benetako naia; agertu begie, isillak izanda, berba egiteko eratasuna; ez dagioela goi-maitasunari ekin euren berezko zaletasunak eroanda: Jaungoikoari bildur dautsoen guztiai, norkeri bagarik, era santuz eskiñi dagitsela, ostera.

8. Gure semeak Kristo'gan dagoan azibidean eskuartu dagiela.

Ikasi begie apaltasunak daukan indarra Jaungoikoaren aurrean; goi-maitasun garbiak Jaungoikoagaz aal daikena; Jaungoikoaganako bildurra dan ederra ta aundia, eta Beragan garbi ta santu dabizan guztiak onik ataraten dauzala.

9. Jauna bururakizunen eta asmoen aztertzaille da-ta (83)Ebert. 4, 10; Aren arnasa geugan dago, eta Berak nai dagianean kenduko dausku.

XXII. Sinismenak dana sendotzen dau.

- Guzti au, Kristo'gan daukagun sinismenak egiztatzen dausku: Berberak, Espiritu Santuaren agoz, onetaraxe eskatzen dausku-ta: Zatoze, semeok, entzun nagizue!.

Jaungoikoaganako bildurra irakatsiko dautsuet.

2. Nor da bizitza maite dauan gizona eta egun onak ikusi nai dauzana?.

3. Euki miiña gaiztakeri guztitik urrun eta zure ezpanak ez begie guzurrik esan.

4. Urrundu zaitez gaiztakeritik eta egizu on dana.

5. Billatu bakea, eta jarraitu ari.

6. Jaunaren begiak zintzoakan dagoz, eta Aren belarriak arein eskarietan.

Jaunaren arpegia, ostera, gaiztakeria egiten dabenakan, arein gomutapena lurretik atarateko.

7. Zintzoak deadar egin eban, eta Jaunak entzun egin eutsan, eta larrialdi guztitik onik atara eban.

8. Zintzoaren larrialdiak asko dira; baiña Jaunak guztietatik onik atarako dau (64) Ps. 33, 12-18 ta 20.